Itzuli

Fisikarien Elkargo Ofiziala, COFIS

Fisikariak profesionalak dira, eta enpresa industrialetan zein zientzialari bat behar den enpresetan, Ikerketa eta Garapen sailetan, Kalitate Kontroleko sailetan, ospitaleetan eta abarretan lan egin dezakete. Fisikako lizentziadunak sektore hauetan mugitzen dira nagusiki: elektronika, informatika, komunikazioak, medikuntza, optika, kimika eta farmazia. Lanbide kolegiatuetan lehia askearen araubidean jardungo da, eta zerbitzu-eskaintzari eta horien ordainsariak ezartzeari dagokienez, Lehia Defendatzeko Legea eta Lehia Desleialari buruzko Legea bete beharko dira. Lanbide-jardunaren gainerako alderdiak kide diren Fisikarien Elkargoak zehaztutako araudiak arautzen ditu.

Elkargokide egiteko, zuzenean sar zaitezke beharrezko izapideetara hemendik.

logoa