Itzuli

Espainiako Prokuradoreen Kontseilu Nagusia

Profesionalen Elkargoei buruzko Legea 1974ko otsailaren 13an argitaratu zen, eta Espainiakoa baino esparru txikiagoko lanbide bereko elkargo bat baino gehiago daudenean Kontseilu Nagusi bat egongo zela ezarri zen aginduzko izaeraz. Horregatik aldatu zitzaion izena Batzar Nazionalari, eta Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Elkargo Ospetsuen Kontseilu Nagusia deitu zitzaion. Profesionalen Elkargoei buruzko Legearen jarraibideetara behar bezala egokitzeko, Kontseiluak, 1977ko martxoaren 21eko ministro-aginduaren bidez, bere arau erregulatzaile propioak berretsi zituen, Batzorde Nazionalaren aurreko erregimenaren aldean bertako kideen osaera aldatzen zutenak.
logoa